Gurutzetxoko Krosa jokatu dute ehunka umek, beste urte batez

Ane Olaizola 2023ko mai. 1a, 14:23

Floreagako festen azken egunean, Gurutzetxoko Krosa jokatu dute ehunka lagunek, eta beste horrenbeste elkartu dira korrikalariak animatzera. Gaur amaituko dira jaiak, puzgarriekin eta buruhandiekin. 

Floreagako festetan hain entzutetsua den Gurutzetxoko Krosa jokatu dute maiatzaren lehenarekin ehunka umek. Beste urte batez, jentsetsuak izan dira adinka banatuta jokatu dituzten lasterketak, eta uneren batzuetan euri tanta bat edo beste erori bada ere, herritar ugari elkartu da korrikalariak animatzera. Beste behin, giro aparta sortu da eguerdira bitartean, festen hondarrean. Izan ere, lau eguneko jaien ondoren, gaur arratsaldean amaituko dituzte auzoko jaiak, puzgarriekin eta buruhandiekin. 

Joan zen ostiralean hasi zituzten Floreagako jaiak, eta ordutik, hamaika ekintza egin dituzte auzoan, umeek, gazteei zein helduei zuzenduta. Besteak beste, mus txapelketa, bolo txapelketak zein patata tortilla lehiaketa jokatu dituzte.