Herritarrak barrez lehertu dira 'Herri txiki, infernu handi' saioaren grabaketan

Ihintza Elustondo 2021ko abe. 24a, 09:00

Herri txiki, infernu handi saioa grabatu zuten atzo, Gurea pilotalekuan. Hainbat azkoitiar izan ziren emanaldiko protagonista, eta herritarrek gozatu ederra hartu zuten haien ateraldiei begira. Urtarrilaren 23an ikusi ahal izango da saioa, ETB1en.

ETB1eko Herri txiki, infernu handi saioa grabatu zuten atzo, osteguna, Azkoitian. Bost minutuan agortu ziren hara joateko gonbidapenak, eta beraz, bete egin zen Gurea pilotalekua. 20:00etan hasi zuten grabaketa, Mikel Pagadizabal eta Zuhaitz Gurrutxaga  aurkezleek gidatuta.

Hainbat azkoitiar izan ziren emanaldiko protagonista, eta herritarrek gozatu ederra hartu zuten haien ateraldiei begira. Une batzuetan, gainera, barrez lehertu ziren ikusleak. Atzoko saiora joateko aukerarik izan ez zutenek urtarrilaren 23an ikusi ahal izango dute programa, ETB1en.

Abenduaren 9an, Azkoitian izan zen ETB1eko 'Herri txiki, infernu handi' telebista saioa, zenbait herritarrekin elkarrizketak grabatzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide