Segituan agortu dira 'Herri txiki, infernu handi' bakarrizketa saioaren grabaketarako gonbidapenak

Ane Olaizola 2021ko abe. 17a, 11:04

11:00etan jarri dute gonbidapenak jasotzeko mahaia Kontzejupean, eta ordurako ilara luzeak sortu dira plazan. Bost minuturen buruan guztiak agortu dira. Abenduak 23an egingo dute bakarrizketa saioaren grabazioa, 20:00etan, Gurea pilotalekuan.

Banatzen hasi bezain pronto agortu dira 'Herri txiki, infernu handi' ETB1eko saioaren grabaketarako gonbidapenak. Azkoitiko Udalak gaur, ostirala, banatu ditu bakarrizketa saioaren grabaziora joateko gonbidapenak Kontzejupean, eta 11:00etarako ilara luzeak sortu dira plazan. Izan ere, orduan ireki dute mahaia, eta bost minutu eskasean agortu dira guztiak. Bakoitzak, gehienez, lau gonbidapen hartu ahal izan ditu. Bakarrizketa saioaren grabazioa, berriz, abenduak 23an egingo dute, 20:00etan, Gurea pilotalekuan, Mikel Pagadizabal eta Zuhaitz Gurrutxaga telebista saioko aurkezleekin.

Joan den astean Azkoitian izan zen ETB1eko 'Herri txiki, infernu handi' telebista saioa, zenbait herritarrekin elkarrizketak grabatzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide