Saioa izan da Egunean Behinen zazpigarren denboraldiko irabazlea Maxixatzenen taldean

Maxixatzen.eus 2021ko uzt. 12a, 10:11

Ekain sagardo kaxa ekologikoa jasoko du irabazleak, eta Maxixatzenekin harremanetan jartzeko, mezua bidali beharko du erredakzioa@maxixatzen.eus e-postara.

Saioa erabiltzailea izan da nagusi Egunean Behin jokoko Maxixatzenen taldean. Maiatzaren 3an jarri zuten martxan jokoaren zazpigarren denboraldia, eta zortzi asteren ostean 2.760,85 puntu lortu ditu Saioa Maxixatzenen taldeko irabazleak, eta beraz, hark eskuratu du Ekain sagardo kaxa ekologikoa. Saioa erabiltzaileak laugarren eta seigarren denboraldiak ere irabazi zituen Maxixatzenen taldean.

Saioaren atzetik Kajutei erabiltzailea sailkatu da bigarren 2.721,27 puntu eskuratuta, eta Azkune hirugarren, 2.715,98 puntu batuta. Saioa irabazleak Maxixatzenekin jarri beharko du harremanetan saria eskuratzeko; erredakzioa@maxixatzen.eus posta elektronikora mezua idatzi beharko du bere izen-abizenak eta telefono zenbakia adieraziz.

Codesyntax enpresak garatu du Egunean Behin jokoa, eta zazpigarren denboraldian 810 lagunek parte hartu dute Maxixatzenen taldean. Aurreko denboraldiaren logika bera erabili dute oraingoan ere: hamar astetatik jokalari bakoitzaren bost onenak hartuko dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko. Gainera, denboraldiaren amaieran, pandemiaren egoerara egokitutako finala jokatuko dute lehen sailkatuek eta zozketa bidez aukeratutako beste hainbatek.

Hona hemen sailkapena:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide