Saioak irabazi du Egunean Behinen denboraldia, Maxixatzenen taldean

Andoni Elduaien 2020ko uzt. 6a, 17:29

Hizki paperdendako produktuen saskia jasoko du irabazleak. Gainera, Maxixatzenen urtebeteko bazkidetza eskuratuko du Ixkitturrik, eta Urola Kostako Hitzakoa Urbietak. Horiek erredakzioa@maxixatzen.eus helbidera mezua idatzi beharko dute saria jasotzeko.

Saioa erabiltzailea izan da nagusi Egunean Behin jokoko Maxixatzenen taldean. Hamar aste iraun duen jokoaren laugarren denboraldian 2.661,85 puntu lortu ditu Saioak, eta beraz, hark eskuratu du Hizki paperdendako produktuen saskia.

Saioa ez da izango, ordea, saria jasoko duen Maxixatzenen taldeko erabiltzaile bakarra. Hain zuzen ere, 43. sailkatu den Ixkitturrik –2.364,15 puntu– Maxixatzen aldizkariko urtebeteko bazkidetza eskuratuko du, eta 69. sailkatu den Urbietak –2.293,10 puntu– Urola Kostako Hitza egunkarikoa.

Hiru saridunek Maxixatzenekin jarri beharko dute harremanetan saria eskuratzeko. Horiek erredakzioa@maxixatzen.eus helbidera mezua idatzi beharko dute beren izen-abizenak eta telefono zenbakia adieraziz.

Codesyntax enpresak garatu du Egunean Behin jokoa, eta laugarren denboraldian 738 lagunek parte hartu dute Maxixatzenen taldean. Parte-hartzaileen bost aste onenak hartu dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko.

Hona hemen sailkapena:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide