Saioak irabazi du Egunean Behinen denboraldia, Maxixatzenen taldean

Maxixatzen.eus 2021ko mar. 29a, 08:58

Ekain sagardo kaxa ekologikoa jasoko du irabazleak, eta Maxixatzenekin harremanetan jartzeko, mezua bidali beharko du erredakzioa@maxixatzen.eus e-postara.

Saioa erabiltzailea izan da nagusi Egunean Behin jokoko Maxixatzenen taldean. Otsailaren 1ean jarri zuten martxan jokoaren seigarren denboraldia, eta zortzi asteren ostean 2.195,13 puntu lortu ditu Saioa Maxixatzenen taldeko irabazleak, eta beraz, hark eskuratu du Ekain sagardo kaxa ekologikoa. Saioa erabiltzaileak laugarren denboraldia ere irabazi zuen Maxixatzenen taldean.

Saioaren atzetik Gaizka erabiltzailea sailkatu da bigarren 2.171,84 puntu eskuratuta, eta Tarratian hirugarren, 2.126,97 puntu batuta. Saioa irabazleak Maxixatzenekin jarri beharko du harremanetan saria eskuratzeko; erredakzioa@maxixatzen.eus posta elektronikora mezua idatzi beharko du bere izen-abizenak eta telefono zenbakia adieraziz.

Codesyntax enpresak garatu du Egunean Behin jokoa, eta seigarren denboraldian 797 lagunek parte hartu dute Maxixatzenen taldean. Aurreko denboraldiaren logika bera erabili dute oraingoan ere: zortzi astetatik jokalari bakoitzaren bost onenak hartu dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko.

Hona hemen sailkapena:

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide