Scape The Herria jokoko sari nagusia, Azkoitira

Julene Frantzesena 2021ko eka. 12a, 13:49
Hiru irabazleak sariarekin.

Ainhoa Sorazuk, Leire Lizarraldek eta Garazi Etxanizek irabazi dute Googaz mugimenduak antolatutako jokoa. Balentria hori tarteko, Europan barrena bidaia bat egiteko aukera izango dute.

Scape The Herria jokoaren sari nagusia Azkoitira ekarri dute Ainhoa Sorazuk, Leire Lizarraldek eta Garazi Etxanizek. Hiru horiexek irabazi zuten Googaz mugimenduak herriko merkataritza sustatzeko Azkoitian antolatu zuen jokoa, eta balentria hura tarteko, Gipuzkoa ordezkatu dute gaur, zapatua, Bizkaiko eta Arabako garaileen kontra Elgoibarren egin duten jokoan.

Mädchenmacht izenpean aritu da taldea jokoan lehiatzen, eta lehenen sailkatu denez, Europan barrena bidaia bat egiteko aukera izango dute hiru azkoitiarrek. Bidaia hori uztailaren 31tik abuztuaren 31ra egingo dute, Googaz mugimenduak jakinarazi duenez. Bidaiaren helburua saltokien ikerketa egin eta Europako joeren inguruko liburu bat osatzea da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide