Scape The Herria jokoko irabazleek jaso dituzte sariak

Andoni Elduaien 2021ko ots. 19a, 18:18

Irabazleek sariak jaso dituzten unea. (Argazkiak: udala)

Jokoa eta zozketa irabazi zuten taldeek gaur jaso dituzte zegozkien sariak.

Scape The Herria jokoko sariak banatu dituzte gaur, ostirala, udalak eta Herrixen merkatari elkarteak. Ainhoa Sorazuk, Leire Lizarraldek eta Garazi Etxanizek irabazi zuten jokoa joan den larunbatean. 300 euroko erosketa bonua eskuratzeaz gain, 'Machednmarcht' taldeak Gipuzkoako Kopan parte hartuko du Azkoitia ordezkatuz.

Horrez gain, Googaz mugimenduak antolatutako ekimenean parte hartu zuten taldeen artean 150 euroko erosketa bonuaren zozketa egin zuten udalak eta Herrixen elkarteak. Jone Larrañagak, Mirari Agirrek eta Libe Urtzelaik osatutako JLM taldeak irabazi zuen zozketa. Ana Azkoitia Merkataritza zinegotziaren eta Herrixenen lehendakari Jon Larrañagaren eskutik jaso dituzte bi taldeetako gazteek sariak arratsaldean.

Jokoa irabazi zuen taldea.

Zozketa irabazi zuen taldea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide