Lau taldek parte hartu dute tokiko merkataritza sustatzeko Scape The Herria jokoan

Julene Frantzesena 2021ko ots. 14a, 10:10

Herriko saltokiek zer behar dituzten eta zer erronkari aurre egin behar dioten zehaztu behar izan zuten horiek atzo gauzatutako jokoan. Antolatzaileek bihar jakinaraziko dute zein den talde irabazlea.

Tokiko merkataritza sustatzeko Scape The Herria jokoa egin zuten atzo, eta lau taldek parte hartu zuten egitasmoan. Googaz taldeak antolatutako eta udalak sustatutako jokoa izan zen atzokoa, eta udalak azaldu duenez, "ideia mordoa" plazaratu zituzten parte-hartzaile gazteek. Izan ere, herriko saltokiek zer behar dituzten eta zer erronkari aurre egin behar dioten zehaztu behar izan zuten horiek jokoan. Bihar, astelehena, jakinaraziko dute antolatzaileek zein den talde irabazlea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide