Sare Herritarrak ostiralerako deitu du otsaileko presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea

Andoni Elduaien 2021ko ots. 24a, 10:00
Joan zen hilean egindako elkarretaratzeko irudi bat.

Azkoitiko Sare Herritarrak ostiralerako egin du deialdia; 19:30ean egingo dute kontzentrazioa, plazan.

Azkoitiko Sare Herritarrak etzirako, otsailak 26, jarri du hitzordua otsaileko azken ostiraleko elkarretaratzea egiteko. Ohi bezala, presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen defentsarako kontzentrazioa egingo dute, 19:30ean hasita. Plataformak kideek eskubideen aldeko kontzentrazioan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

Euskal Herriko ia txoko guztietan egin bezala, Azkoitian ere urtarrilaren 9an egin zuen Sare Herritarrak 2021eko lehen elkarretaratzea. Urtarrileko azken ostiralean hasi zen Sare Herritarra hileko azken ostiraletako elkarretaratzeekin, eta etzi, ostirala, egingo dute bigarrena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide