Zozketa

Maxixatzenek zozkatu ditu Xabi Solanoren kontzerturako sarrerak

Maxixatzen.eus 2020ko urr. 30a, 10:20

Baztartxo antzokian izango da kontzertua bihar, zapatua, 20:00etan hasita, eta hara joateko bina sarrera bikoitz zozkatu ditu Maxixatzenek bazkideen artean.

Bihar, zapatua, 20:00etan hasita, kontzertua eskainiko du Xabi Solanok Baztartxo antzokian. Emanaldirako sarrera guztiak agortuta daude jada, baina Maxixatzenek, udalak lagunduta, kontzertua zuzenean ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatu ditu, eta honako hauek izan dira saridunak:

  • Antxon Antsorregi
  • Iker Epelde

Lehiaketan parte hartzeko, Solanok bakarlari gisa atera dituen bi lanen izenburua zein den esan behar zen, eta honekoa zen erantzun zuzena: Ereñotzu eta Bi. Hain zuzen ere, bi lan horietan jasotako hainbat pieza joko ditu sortzaile ereñotzuarrak biharko kontzertuan.

Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!

Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide