Agortu dira Xabi Solanok Baztartxon emango duen kontzerturako sarrerak

Andoni Elduaien 2020ko urr. 20a, 10:30
Xabi Solano.

Hilaren azken egunean 20:00etan emango du kontzertua Xabi Solanok, eta aretoa bete egingo da egungo edukiera neurriak kontuan hartuta.

Azkoitiko Udalak antolatuta, Xabi Solanok urriaren 31n kontzertua emango du Azkoitiko Baztartxo antzokian, 20:00etan. Emanaldirako sarrerak hilaren 9an jarri zituzten salgai Baztartxon, baina Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez dagoeneko agortu diran sarrera guztiak. Antzokiko film emanaldiak hasi aurretik erosi behar ziren kontzerturako sarrerak, hamar euroren truke. Udalak jakinarazi du, ordea, pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera eskuratu ahalko dituela.

Maxixatzeneko bazkideek, ordea, azken aukera izango dute kontzerturako sarrerak eskuratzeko. Udalaren laguntzarekin bi sarrera bikoitz zozkatuko baititu bazkideen artean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide