Auto karabanarekin hasi dituzte greba orokorreko mobilizazioak

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 30a, 09:36

Eroskiko aparkalekuan elkartu dira kotxe karabanan parte hartu duten kideak.

Hasi dituzte gaurko deitutako greba orokorreko mobilizazioak Azkoitian. Auto karabana egin dute Eroski supermerkatuko aparkalekutik abiatuta, eta Azkoitiko herrigunean eta herrigunetik kanpo kokatutako lantegien ingurueta ibili dira. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitu du grebara, eta deialdiak eragina izango du herrian. Langile ugarik egingo dituzte lanuzteak Azkoitiko lantegietan. Autobus linea batzuen zerbitzuak ere bertan behera utziko dituzte, eta herriko saltoki gehienak, kiroldegia, Abarketatxo ludoteka eta Artxamendi Topalekua itxita egongo dira, besteak beste.

Azkoitiko Greba Batzordeak hainbat ekintza eta mobilizazio antolatu du gaurko:

  • 08:00. Kotxe karabana Eroskiko aparkalekutik.
  • 09:00. Pikete informatiboa.
  • 11:30. Hamaiketakoa grebalarientzat.
  • 12:00. Kontzentrazioa plazan.
  • 14:00. Bazkari autogestionatua, Kontzejupean.
  • 15:30. Kafe tertulia.
  • 18:00. Manifestazioa eta kazerolada.
  • 19:00. Anti-poteoa.
Erlazionatuak

Goizeko auto karabana, bideoan

Maxixatzen.eus 2020 urt 30 Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide