Goizeko auto karabana, bideoan

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 30a, 10:59

Auto karabanaren ondoren, pikete informatiboa herriko kaleetan zein industrialdeetan ibili da. Azpeitiko zein Azkoitiko auto karabanen irudiak hartu ditu Erlo Telebistak.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako grebarekin bat eginez, auto karabana egin dute goizean goiz, Azpeitia eta Azkoitia artean. 08:00etan elkartu dira Azkoitiko Eroski supermerkatuaren aparkalekuan. 09:00etan, berriz, pikete informatiboa herriko kaleetan zein industrialdeetan ibili da.

Pikete informatiboa herri erdigunean zein industrialdean ibili da. (Argazkiak: Azkoitiko Greba Batzordea)

Azkoitiko Greba Batzordeak hainbat ekintza eta mobilizazio antolatu du gaurko:

  • 08:00. Kotxe karabana Eroskiko aparkalekutik.
  • 09:00. Pikete informatiboa.
  • 11:30. Hamaiketakoa grebalarientzat.
  • 12:00. Kontzentrazioa plazan.
  • 14:00. Bazkari autogestionatua, Kontzejupean.
  • 15:30. Kafe tertulia.
  • 18:00. Manifestazioa eta kazerolada.
  • 19:00. Anti-poteoa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide