Dozenaka lagun bildu ziren atzo Anjel Lertxundik eskainitako hitzaldian

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 15a, 18:27
Angel Lertxundi idazlea eta Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatea solasaldian. (Gazte Geroa)

'Euskaraz idazten duen idazle baten bizipenak' izenburupean hitzaldia eskaini zuen atzo, osteguna, Anjel Lertxundi idazleak, Elkargunean. Dozenaka herritar joan zen oriotarraren solasaldia entzutera.

Hainbat herritar joan zen Gazte Geroak antolatutako Euskaraz idazten duen idazle baten bizipenak solasaldia entzutera. Literatura eta euskara izan zituen hizpide Anjel Lertxundik atzo, osteguna, Elkargunean; besteak beste, euskararen ibilbidean literaturak duen rolaz aritu zen hizketan Lertxundi.

Atzokoa izan zen Gazte Geroak antolatutako hitzaldien bigarren saioa. Lehenengo saioan, Matia Fundazioko kideek zahartzaroaren erronkak izan zituzten hizpide. Hirugarren eta azken hitzaldia, berriz, abenduaren 12an izango da; Mikel Landa txirrindulariak Kirola eta herriaren inguruko gogoetak solasaldia eskainiko du Elkargunean, 18:30ean hasita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide