Dozenaka lagun elkartu ziren atzo 'Zahartzaroaz solasean' saioan

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 25a, 09:58
Dozenaka herritar joan zen 'Zahartzaroaz solasean' hitzaldia entzutera. (Gazte Geroa)

Atzo, osteguna, 'Zahartzaroaz solasean' saioa eskaini zuten Matia Fundazioko kideek Elkargunean, eta hainbat herritar gerturatu zen bertara solasaldia entzutera. Hizlariak zahartzaroaren erronkez aritu ziren hizketan, besteak beste.

Gazte Geroak hainbat hitzaldi antolatu du datozen hilabeteetarako, eta atzo, osteguna, izan zen lehen saioa. Zahartzaroaz solasean izenburupean, Matia Fundazioko Mari Karmen Garmendia presidenteak, Gerardo Amunarriz zuzendariak eta Maider Azurmendi kooperazio arduradunak eskaini zuten solasaldia. Dozenaka herritar joan zen Elkargunera Matia Fundazioko kideen saioa entzutera, eta Euskadi Lagunkoia eta Etxean Bizi proiektuen inguruan gehiago jakiteko aukera izan zuten herritarrek hitzaldian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide