Honako ohar hau kaleratu du Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateak: «Aizpurutxoko puntu batean hondakin mota guztiak batera biltzen ditu Urola Erdiko Mankomunitateko ibilgailuak. Ohar honen bidez adierazi nahi dugu zergatik egiten den hori puntu horretan. Izan ere, 2015etik arazo larriak izan dira Azkoitiko hondakinetan inpropio kopuru handia zegoelako ontzi arinetan eta organikoan.
Arazo hori konpontzeko hartutako erabakien artean dago landa eremuko ekarpen guneetako (Aizpurutxokoa adibidez) hondakin mota guztiak errefusarekin biltzea; hainbat azterketen ondorioz dakigulako inpropio gehiago egon ohi dela puntu horietan. Era berean, lanean gabiltza landa eremuko puntu horietako hondakinen kalitatea bere onera itzultzeko (inpropio kopurua gutxitzeko), eta hemendik gutxira lortuko da puntu horietako hondakinak berriz berezituta biltzea».
Bestalde, Azkoitia Zero Zaborrek honako hau adierazi du: «Birziklapena axola zaionaren itxura eman nahian ari da Azkoitiko Udala (kanpaina berria ere jarri du martxan). Bitartean, azkoitiarrok edukiontzi desberdinetan botatzen ditugun hondakin denak kamioi berean nahasten dituela ikusi dugu. Lotsagabe hauek edozertarako prest daude errauskailuari jaten ematearren!».
Aizpurutxoko bizilagun batek grabatu du bideoa, eta, azalpenak eskatuta, Manu Arellano Serbitzuko ordezkariak hauxe jakinarazi du: «Urtebetean ez digute utzi zaborrak Lapatxeko organikoaren plantan deskargatzen, ezta Legazpiko edukiontzienean ere [...]. Horregatik erabaki zen toki horietan dena zaborrean jasotzea [...]. Organikoa eta edukiontziak plantetara eramaten baditugu, ordaindu egiten digute; zabortegira eramanez gero, geuk ordaintzen dugu».
Tristea, ulertezina, gizarte honen gabezien adierazle...
Nor da lotsagabea? Azkoitiko udala ala urola erdiko mankomunitatea? Javier zubizarreta ala Aitor Bereziartua?
Kanpaina egin duen udala edo kanpainarik ere egin ez duena? Azkoitian al da inpripioen arazoa? Askoz kontenedore gutxiago diren Azpeitian ez al da?
Azkoitiko zero zabor oiuka... azpeitia zeroz zabor sistema beratekin ixilik...
Politika= benetako errefuxa
Makilka eta ixunak ote dira gizartea hezitzeko modu bakarra?
Manu Chaok abesti ezagunean dioen bezala
" Todo es mentira en esta vida, todo es mentira, la verdad ".
Ba horixe "aditzaile onari hitz gutxi".
Zintzilikario xixtrin batzuengatik altxatu ziren herritarrak .. .nun daude??? Kaletar ahizpek, Poxpi .. nun zaudete ... benga, zuen kontzientzi garbizale hori berriz astindu eta atera poltsak balkoieta! aaaaa .. eta herriko plazan jarri dituzte bi edukiontzi zoragarri hoixek .. hoixek bai IRUDIA .... eztakit zeatik haserretzen gean... hasieratik dakiu dana iruzur potolo bat dala,Zubietako mounstrozarrai jaten eman ber dixoula ... NAZKA
Lanean omen dabiltza inpropioen arazoa konpontzeko, auskalo zertan.... Bitartean dena toki berdinera... Baina ze adar jotze da hau???
Ordun nere galderie dek....ze kristotako daude kontenedora kolorin kolorauek hor traban dana leku batea botatze baldinba. Haundi bat jarritte errezo....
Herrixe birziklatzen,kriston fakturak paatzen zerbitzu batengatik....emate ez dana
Ondo interes ekonomikoen menpe behar da egon, ondo arrapatua, ondo eldua, ondo diruan itxutua horrelakoak egiteko. Herritarrak engainatu, saldu eta ahaztu. Ez ote duzue ikusten edo ikusi nahi jardun honek nora garamatzan? Ez al duzue berorik sentitzen egunotan? Lurraren beroketa bat ematen ari dela etzarete enteratu? Ekozidio baten bidez genozidio bat bultzatzen ari zaretela horrela jokatuz etzerate konturatzen. Ez al da hau faxismoa? Trump ena soilik? edo Hitler ena?
Zenbat (era)hildako, emigrazio darama aurretik aldaketa klimatikoak (hirugarren) munduan zehar. Ez al da jakina erraustegiaren isurketek berotegi efektua areagotzen dutela besteak beste?
Lamara honetan duzuen ardura ez da makala, beraz
utzi zuen eserlekuak guztion onerako eta alde hemendik!
Ze espero zenuten ba?
Zerbaitetan argiak izan badira agintzen duten hauek zaborretan izan dira. Xantuek bere "potrotan" jarritakoa egingo zuela agindu zuen eta horretan dabil. Gainera herritarrei kontu eskatzen lasai asko: gaizki gabiltzala esan, gure jokabideak gehiago ordainarazten digula eta espabilatzeko,... Azkoitiarrak inuxente gisa tratatzen zaituzte zuen alkate santuak.
Trankil ibiltzeko moduan da gainera, bere eginak eta egiteko moduak inguruan sortzen duen kezka eskasa ikusirik. Hari honetan bertan lehenengo erantzuna honen adibide argia da, Azpeitian gertatzen dena hemengoa zuritzeko erabiltzea ere galanta da.
Ez da inondik inora harritzekoa Azkoitian gertatzen zaizuena eta ardura nagusia alkateak eta bere taldeak du, ez besterik. Aurrekoak egindako aldaketak bertan behera utzi zituzten naiz eta inongo alternatiba argirik ez izan. 2 urte pasatu dituzte oraindela 7 urte zegoen sistema bera jartzeko, hori bai, askosez garestiago behin ezartzen hasita. Alper alperrik ari dira eta nahita dabiltza horrela, "Zubietako txondorra" elikatu behar da bere emaitzak eman ditzan, bide batez, haien lagunen poltsikoak bete gureak husten diren tamaina berean. Zuen alkate ordeak berak bozkatu zuen Gipuzkoar guztiok pairatu eta ordainduko dugun erraustegia.
Kexa gutxi beraz. Azkoitiar gehiengo JEL zalea erraustegiaren alde zaudete eta kontraesan hipokritan gustora bizi zarete, tarteka Xantuen errieta batzuk entzun, ostegunean pintxo potea ta segi aurrera.
Eta Azkoitiko Agintariak ostrukarena egiten!
Kar, kar, kar....
Erabakiak hartzeagatik, urteko 60.000€ irabazten duenak, "hanka sartze" honen ardura bere gain hartuko du?, edo hau ere besteen kulpie al da?
egin apustu...
Gure agintariei:
Hara!...Oraingoan irteera zaila daukazute. Zer erantzun irudi hauen aurrean?
Alde batetik herritarren dirua xahutzen dezute (oraintxe bertan egiten ari zareten kanpainarekin), eta bestaldetik zeuek esaten dezuten horren kontrakoa egiten dezute (ondo bereizitako zaborra dena batera jasotzen) eta gainera Aizpurutxokoei errua bota. Hori dek "morroa". Herritarrok "xanotzat" hartu eta berriz ere konzientziazio kanpaina berri bat martxan jarri dezute, oraingoan gainera toke artistikoa eman nahian. Dirudienez Aizpurutxora ez da ailegatu kanpaina hau.
Zenbat diru ordaindu beharko dugu, oraindela bi edo hiru urte egin zen kanpaina berdinagatik?.
Lehengo sistemarekin, %80 reziklatzera ailegatu ginen eta orain %60 inguruan omen gabiltza, EH Bilduk esatera.
Gogorazi nahi dizuet herriko talde politiko guztiek (PSOE izan ezik) hartu zenuten konpromisoa, hau da, bi urte barruan %70 edo %80ra iritsiko ginela. Pasa dira bi urte eta birziklatze tasa ez da handitu, herriko kale guztiak kontenedorez beteta daude, zaborraren tasak garestiagoak dira...Honek izen bat dauka: IRUZURRA.
Bukatzeko...Gaurko sistemaren alde bozkatu zenutenak zerbait esateko ba al dezute gai honi buruz?
Gure baserriyen attittek esaten zun bezala, KONTU lotute dagoen txakurrekin.
Ezer ez bada inguratzen, ixilik egoten da, baino nahikue du mugimendu txiki bat, Zaunke hasi ta ez da ixilduko, naiz eta zeñi Zaunke etten ari dan ez jakin.
Hemen gauze iguela.
Azpaldiko hilabetetan, gauzie nahiko kalmaute zegoen.
Gabonak aldea, presupuestun kontukin marejadilla bat izan genuen baño azken 6 hilabete piano piano, lasai jun diz. Pentsatu ere egin izan degu BATZUK lo hartute zeudela....
Baina ez, berriz hasi gara Zaunka.
Gaia aurreko astetik dator:
- Urola erdiko Mankomunidadeak bidalitako datuak plazaratu dituzte Azkoitiko udaleko arduradunak eta horrekin batera, birziklatzeko kanpaina berri baten berri eman dute.
- Datuen arabera, Azkoitiko herritarrok, %62 birziklatzera iritxi gara.
- ......
- .......
- Ta?..... ba ez dakit, zeren Zaunka dabiltzan eta benetako birziklatze kontsientzia duten hainbat hauek, ixil ixilik geratu ziren.......... agian nahiko luketen baino datu hobeagoa lortu dugulako? Agian bai edo agian ez...
Ondoren, denok hainbat aldiz ikusi dugun bideoa iritxi zitzaigun teléfono, ordenagailu eta abarretara behin eta berriz, behin eta berriz...
Informazioa leku guztietara zabaltzen alegindu diren hainbat lagunek, aurreko astean plazaratu zen informazioa hórrela zabaltzeko lana egingo balute, herritarron kontzientzia beste bat izango zen.
Honek zer esan nahi du? Ba batzuri azken finean ez zaiela interesatzen Birziklaia datua, baizik eta erderaz esaten dan bezala " carnaza" usaindu eta Zaunka egiteko prest daudela.
Berdin zaie zaborrak jasotzeko arduraduna nor dan, BETI izango bait da Javier
Berdin zaie kontrola NORK eraman behar duen, BETI izango bait da Javier
Gaur jakin dugu Jasoketa egiten duen enpresak esan duena, hau da, prentsan irakurri dudanez ( ez dut nik esaten ) " La Mancomunidad ordenó mezclar los residuos en Azkoitia",...... ta?.... ba arratsaldean Azkoitiko EH BILDUK prentsaurrekoan ardura guztiak Javierri, NOSKI......
Ta zergaitik ez dute ezer esan zerbitzuaren arduradun den Mankomunitateari buruz?.......LOTSAGARRIXE.
Azkenin ezer jakin gabe, ardurak jartzeko NAHI honek erakusten dit, Txakurrek lotute egoten dizela, "carnaza" usaina iristen zaien arte eta orduan, berdin berdin zaie dena, ZAUNKA
Hori da beraien papela edo lana.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!