Hobekuntzen zain, hau dugu ordainetan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Zero Zabor 2017ko eka. 21a, 16:53

Azkoitian pil-pilean dugu zaborraren bilketaren inguruko bideoa. Azkoitia Zero Zabor taldean bi urte daramatzagu PNV-ko udalak zaborren inguruan hitz eman zigun kanpainen eta sistemaren hobekuntzen zain. 

Bermatuta zeuden emaitzak (%70 bereizte tasa, eta abar) mantendu eta hobetuko zituen sistemen estudioa egiteko asmoak azaldu zizkiguten, beraien lanerako asmoari gure onarpena eman eta gero, gaur arte denbora eman eta gero, lan gutxi ikusi dugu udal gobernuaren aldetik, sistema libre eta arduragabea aurrera bultzatzea eta emaitza onak ematen zituen sistema mistoa kentzeaz aparte. 
Aurreko astean ikusi dugu lehenengo aldiz beraien super kanpaina hainbeste zain egon eta gero, panfleto batzuk banatu eta kalean kaja erakusgarri batzuk jartzea izan dena. Baina hau nahikoa al da bi urtetan gaia isilean eduki eta aurrera pauso gutxi eman diren bitartean? Zeintzuk dira bi urte hauetako emaitzak, portzentajeak, arazoak, soluzioak? Eta orain ikusten dugu arazoen aurrean hartu duten soluziorik onena dena batera jasotzea izan dela!! Benetan ari al gara? 

Herriak honen aurrean ez al du esplikazio sakon eta benetako bat merezi? Zergatik ondo egiten duten milaka herritarrek ez dute hau baino gehiago merezi? Eta zergatik denon arazoa den gai batek ez du benetako lana merezi? Zergatik ondo egiten ez dutenek ez daukate ordaindu beharrik?
Ez al du herriak hau baino gehiago merezi? Zero Zabor taldetik oso disgustura sentitzen gara hau ikusi eta gero. Orain dela bi urte, udalarekin bilerak egin eta gero, denbora ematea erabaki genuen erakutsi zizkiguten asmoak plazaratzeko aukera emanez. Eta bi urteren ondoren hau dugu ordainetan. 

Non daude udalak hitz eman zizkigun zaborren sistemaren inguruko hausnarketa, hobekuntza eta kanpaina zoragarri eta indartsu haiek denak?
Bi urteren ondoren honekin aurkitu behar gara? Herriak ez al du argipenik merezi? Eta ez digute inpropioen inguruan argipen sistrin horiek balio. Non daude inpropioen aurkako soluzioak? Hau al da erantzuna? Dena batera zabortegi berri (Mutiloan) horretara eraman eta ondoren errauskailu polit bat egin dena batera bertara eramaten jarraitzeko? Non dago birziklapenaren eta ingurugiroaren aldeko apustua? Herritarrei irudi polit bat adierazi eta atzetik kontrako guztia egin? Zein da birziklatzearen alde apustu eta lan egin beharrean dena batera jasotzearen arrazoia?

Azken aldian pasatzen ari zenaren inguruan, datu zein informazio guztiak aztertzen ari ginen azkoitiarrei gure azalpenak emateko asmoz. Adierazi nahi dugu laster izango direla azalpen horiek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide