Isiluneak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2021ko eka. 28a, 11:55

Xabier Euzkitzek Noticias de Gipuzkoa egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: Isiluneak.

Maiz samar oroitzen naiz duela zenbait urte ETB1en egin genuen Kalaka eztabaida saioaz. Joseba Arregiren purrustadez, argudioak garatzeko besteei baino denbora gutxiago uzten omen niola eta; Xabier Artzalluz haserretu zitzaidanekoaz, nik beste gai batera jo behar, hark azalpenak amaitzen ez, eta solasa moztu behar izan bainion; Markos Zapiain filosofo kontenplarariaren patxada eta tempoaz, egungo komunikabideetan hain ezohiko bihurtu diren eten eta isiluneak egiten. Orain esatariek hitzeko kobratzen dutela ematen du batzuetan, horregatik aritzen direla norrarinagoka itogarrian.

Albistegiak adibide: gaurgoizeanatxilotuduteustezgurasoaktirozhildituengizonajonandonilezertua esaten digute, arnasaldi bakarrean, tonu aldaketarik eta etenik gabe, eta zalantzan geratzen gara Jon Andoni Lezertua nor ote den, albistea garatu behar duen kazetaria ala ustezko hiltzailea.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak kaleratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide