Azkoitiko eskribaua

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2020ko abe. 7a, 08:47
Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Azkoitiko eskribaua'.

Ez diegu estimazio handirik izan eskribauei. Batzuk ez ziren euskaldunak izaten. Euskara mintzatzen edo ulertzen zutenen artean, Gaztelan trebatuak asko. Bestetik, administrazioko erakundeetako beharginak izanik, haien agindu eta irizpide politikoen mende egongo ziren. Ezjakintasunez edo herraz, hainbat euskal izen-deitura eta toponimo itxuragabetu zituzten. 2006an, Nafarroako Gobernuak Estella-Lizarra izen ofizial izateari uko egin zionean, bazekien zertan ziharduen: jatorrizko euskal izenaren hedapena eragotzi eta itxurarik gabeko erdarazko ordaina ezartzen. Lizarran oso ugaria da izen bereko zuhaitza, Lizarragan eta Lizarrustin bezala. Nafarroako Errege Antso V.a Remiritzek hiria eraikitzea erabaki zuenean, Ega ibaiaren bazterreko leku hark aurrez zuen izenaz galdegin zuen.

Eskribauak euskaraz jakin ez, ustezko jakintsu bati galdetu, eta hark Lizarra itzuli beharrean Izarra itzuli. Antzeko bilakaerak izan dituzte beste hainbat toponimok: Bi Ahizpe-Dos Hermanas, Muru Artederreta-Muruarte de Reta... Lizunen batek pentsatuko du Uzkioko eskribauak talentu handiagoa zuela: Uzquiano. Apaizak eta odolkiak egiten diren bezalakoak izaten omen dira. Eskribauak ere bai, menturaz.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide