Erdaraldi bat, otoi

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2020ko aza. 30a, 09:00

Xabier Euzkitzek Noticias de Gipuzkoa egunkarirako egindako iritzi artikulua: Erdaraldi bat, otoi.

Bihurgunez eta zirrikituz betea da pertsonen eta komunitateen psikologia. Dohain eta ahal handirik gabeak ikusten ditugu gandorra tentetuta, eta dena duketenak konplexuz beterik. Gure herri laurgitu honen ildo nagusiak erabakitzen dituzten bi estatu ahaltsuetan, kezka bizia dagoke frantsesaren eta gaztelaniaren etorkizunaz, bat-batean denei ahantziko ote zaien beldurrez edo. Espainian Hezkuntza lege berriari lehen oniritzia eman izanak erabat asaldatu ditu hainbat alderdi, elkarte eta norbanako. Sare sozialetan eta hedabideetako foroetan bereak eta bi esan dituzte gaztelaniak zenbait erkidegotan lehen zuen estatusa galdu izanagatik. Izu horiek aireratu dituztenetako askok gaztelaniaz baizik ez dakite, baina ez dute arta handirik beren hizkuntza bakarra txukun antzean hitz egin edo idazteaz. Esan beharra dago: gaztelaniaz oso maila kaxkarra dute beste hizkuntzarik ez dakitenek. Lehenbailehen antolatu beharko lukete Erdaraldiren bat. Ez lehen hitza erdaraz esateko –beste erremediorik ez dute koitaduek–, ganora pixka batekin hitz egiten edo idazten ikasteko baizik.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide