Selfni

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2020ko ira. 28a, 08:07

Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Selfni'

Selfie deitzen diegu geure buruari ateratako argazkiei, ingelesak sortutako neologismoa da. Euskarara moldatu behar bagenu, ez luke self-hi hitzak balioko, senf-ni beharko luke, izatekotan ere. 2002an argitaratu zen selfie hitza lehen aldiz, 2013an "urteko hitza" izan zen ingelesez, eta 2020rako milioika pertsona kontzeptu hori gabe ezin bizi izaterainoko bidea egin du. Selfniak sarean jartzen ditugu berehala. Une berean ezin bada, lehen estaldura edo wifi marratxoa harrapatu orduko. Ez dira guri inork ateratako argazkiak, edo noizbait norbaitek atera eta ahanzturaren kaxoian kasualitatez aurkiturik erakutsi nahi izaten ditugunak. Ez, une oro zer egiten ari garen erakutsi nahi izaten dugu, non gauden, zein paisaiari eman diogun gure lehen plano batekin ohoratua izateko pribilegioa.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide