Denak gu

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2019ko ira. 23a, 09:59
Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzeren aste honetako artikulua: 'Denak gu'. Irakurri:

Erretako baserrien alde sortzen zen elkartasun uholdeak hunkitzen ninduen txikitan, ezer gabe edo hutsarekin geratzen ziren familia haiei laguntzeko antolatzen ziren ekitaldiek, auzolanerako deiek. Behin baino gehiagotan izan da gure familia herri, auzo edo talde espiritu horren onuradun. Gure ama duela aste gutxi aritu zitzaigun umea zelarik San Martin kaleko etxebizitza erre ondoren zein etxetan bizi izan ziren erakusten, herritar baten eskuzabaltasunari esker. Eta oroimenean iltzaturik ditut denda erre zenekoa, edo uholdeek hainbat salgai hondatu zituztenekoa; Azkoitiko beste familia batek nola utzi zigun lokala; zenbat herritar agertu ziren dei egin beharrik gabe laguntzera; gure amamaren malkoak eta esker ona… Oroitze hutsarekin begiak bustitzen dizkiguten bizipenak.

Eurite beldurgarriak izan dira Espainiako zenbait eskualdetan. Etxeak, lantokiak, soroak, mahastiak… harrapatutako dena hondatu du urak. Milaka familia geratu dira egoera aski larrian, eta han ere agertu da gizatiartzen gaituen laguntzarako sena, kalterik handienak jasan dituztenak sorosteko borondatea. 

NOTICIAS DE GIPUZKOAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide