Biseradun mutikoa

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2019ko mai. 27a, 07:55

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua: 'Biseradun mutikoa'.

tabako pakete baten gorabeheran xehatu zuten Santi Coca mutil gaztea Donostian. Ikerketak eta epaiketak deliberatuko dute zenbat lagunen artean eta nola hil zuten. Tabako pakete baten afera aski duenak, zigarro bakarragatik berdin-berdin jokatuko luke, edo gaizki begiratu diotela iruditu zaiolako, edo beste edozein huskeriagatik. Batzuentzat beste edonoren bizitza da huskeria. Sareetan betiko susmoa hedatu zuten betikoek: “Ertzaintzak ezer esaterako badakigu zein nazionalitatekoak diren erasotzaileak”. Magrebiarrak zituzten jomugan. Agi danez, jatorri horretakoak ere baziren, baina baita errumaniar eta espainiar nazionalitatea dutenak ere, eta auskalo nongoak diren azken hauek. Zer axola dio? Batzuentzat beti salbuespen izango dira bertakoak, eta ez diote inongo ikerketa eta daturi utziko euren aurreiritziak zapuzten.

NOTICIAS DE GIPUZKOAn argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide