Dar-dar

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2018ko eka. 18a, 08:33

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Geu gaizki gaudenean beste norbait egoera bertsuan ikustean sentitzen duguna ez da enpatia, izua baizik, eta gehiagoren mina nekez gertatuko zaigu kontsolagarri, elkarri hats eman ezean. Umetan ikusitako marrazki bikoitz bat burmuinetan itsatsita geratu zitzaidan. Irudi batean penaltia jaurti behar zuen futbolaria ageri zen.

Atea txiki-txikia zen, atezaina erraldoia;han ez zegoen zirrikiturik. Bigarren marrazkian atezainaren ikuspegia begiesten zen. Bera ia ez zen lurrean ageri;atea, aldiz, sekulakoa zen. Marrazkigileak adierazten ez duena norberak imajinatzen du: final garrantzitsu bateko azken jaurtiketa da, penaltiaren emaitzak erabakiko du irabazlea. Ezin da saihestu protagonisten larruan jartzea, jada hala baikaude, eta zangoek dar-dar egiten digute.

Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide