La voz de...

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2016ko urr. 10a, 13:27

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Espainiako eta EAEko gobenuak osaketa bidean direlarik, bateko eta besteko ereduak ere ezbaian dira. Geureari dagokionez, Andoni Ortuzarrek esan du “Euskadiri nazio izaera aitortzen diotenei lehentasuna” emango dietela negoziaketetan. Denis Itxasori horri buruz galdetu ziotenEuskadi Irratian, eta Gipuzkoako Kultura diputatuak erantzun zuen hori ez litzatekeela oztopo izango EAJ eta PSE-EEren arteko hitzarmenerako. Izan ere, euskal sozialistek beti aitortu izan omen dute Euskadiren nazio izaera...“kulturaren ikuspegitik”.

Kultura, izaera, nortasuna, identitatea...hitz handiak, errealitate meheak. Espainia bakar eta handiaren ideiari eusten diotenek betiko diskurtsoa dute ahotan. Espainia zenbait hizkun-tza, kultura eta sentimenduk osatutako errealitate ireki eta askotarikoa da, denak bere baitan hartzeko inolako eragozpenik ez duena. Alderantziz, harro gaude, alajinkua!, daukagun aberastasunaz.

Jarraitu iritzi artikulua irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide