Etzanda

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2016ko mai. 9a, 11:59

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Sekulako ilusioz egingo diegu aurre Espainiako hauteskundeei. Iufala! Jakinmin pixka bat bagenuen iazko abenduan izandakoek utzi zuten mapa politiko berriaren aurrean. Bipartidismo gogaikarriaren azkena izan zitekeela pentsatu nahi izan genuen, bestelako politikaren garaia iritsia zela.

Bost hilabeteren buruan, herritarren bozetatik sorturiko egoera kudeatzeko erakutsi duten ezintasunak erabat nazkatuta eta etsita utzi gaitu. Ez dugu politika berririk ikusi, gehiagoren arteko botere-sokatira baizik. Bi alderdiren arteko aurre-akordio baten antzezpena ikusi genuen, ondorengo itun posible guztiak baldintzatu zituena. PP, hauteskundeak irabazi zituen alderdia, Zika birusa balu bezala tratatu dute gainerakoek. Ezta hurbildu ere. Eta Podemos, amorrazioaren erraietatik sorturiko alderdia, ez da inorekin ezer adosteko gai izan.

Euskal Herrian izan da Pablo Iglesias. Apostolu izena daraman lider mesianikoak ohiko berba-jarioa erakutsi du. Trebea da elkarrizketan, baina bakarrizketak nahiago ditu, eta berriz ere argi utzi du erabakiak hartzeko garaian ez duela beste inor onartzen mahaiaren bueltan. Euskal Herrira etorri aurretik argi utzi du EAEn udazkenean izango diren bozen ondoren ez duela EH Bildu koalizioarekin hitzarmenik egingo. Berak erabaki du, ez hemengo zuzendaritzak. Nola bete nahi ote du, bada, EAJ boteretik lekutzeko helburu bidezko bezain obsesiboa? Gehiengo osoa lortzeko itxaropena ote du, ala?

Jarraitu iritzia irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide