Haiek garaiak, haiek!

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2015ko abe. 29a, 10:16

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Karmelo Etxegarai ikastolaren 50. urteurrena ospatu genuen atzo Azpeitiko Soreasu antzokian. Amagar bikoak, Xabier Saldiasek eta Unai hirukoak, Juan de Antxieta musika eskolako musikarien laguntzaz, garai bateko abestiez gozatzeko aukera eman ziguten. Ederra izan zen, denboraren makinan sartu eta haurtzarora itzultzearen antzeko zerbait. Gainera, irakasle eta ikaskide izan genituen asko agurtzeko parada eman zigun atzokoak, kontu zaharrak berritzekoa.

Umetako oroitzapenak berritu ziren nire baitan. Azpeitiko Arana auzoko etxabe batzuetako irudiak, denok elkarri eskua emanda irteten ginenekoak, amatxo besarkatzeko irrikaz. Handik Loiolara joan ginen, jesulagunek basilikaren eraikinaren zati handi bat, ia erdia, utzi baitzioten ikastolari. Han hazi ginen, han saiatu ziren gu hezten. Txiki-txikitatik denak nahasirik ibili izan ginen: neskak eta mutilak, azkoitiar, azpeitiar eta zestoarrak... Erdaraz tutik ez genekien.

Jarraitu irakurtzen Xabier Euzkitzeren iritzia Noticias de Gipuzkoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide