Txondorra bihotzean

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2015ko abe. 15a, 09:28

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Urrestillan izan zen postari ezagun bat, Xinko deitzen ziotena. Ez zuen mundua asko ezagutzeko zoririk izan gizajoak, baina are gutxiago ezagutzen zuenen bati hala iruditzen. Munduan makina bat bazter ikusi izango duzu zuk, Xinko...

Bai, motel. Gora Altsasuraino iritsita nagok, eta behera Iruneraino, baina badiat Australia alde horretara buelta bat emateko gogoa.

?Hamaikatxo horrelako bada bazterretan. Horiek izaten dira, gainera, Euskal Herria bezalako lekurik inon ez dagoela esaten dutenak. Hutsa geure bazterren berri itxura antzean bageneki!Zarautzen bizi garen gehienoi Xinkori Australia bezain urruneko eta ezezagun zaigu Heleta, sopeloztarrik gehienek Amezketa Pernando izeneko xelebre baten deitura dela uste dute.

Bidasoa bazterreko Bortzirietan igaro dugu asteburua, Igantziko lurretan. Banuen Irrisarri Land izeneko lekuaren aditzera. Izen bereko jauregiaren inguruan antolaturiko abentura parke bat da. Tokiak berak asko laguntzen du, ikaragarri, baina naturari begirune osoz sekulako aisialdi gunea prestatu dute. Merezi du ezagutzea.

Jarraitu hemen Xabier Euzkitzeren iritzia irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide