Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Edukazioa, gero eta gutxiago aipatzen den hitza. Haren aurrekoak behar luketenak galtzen ari garen honetan, jada ez diogu garrantzirik ere ematen. Adinekoen artean ere gero ere bakanagoak dira diosalak, gero eta jende gutxiagok esaten du egun on. Eta saihestu ezinezko egoerak, igogailuan norbaitekin igo edo jaitsi beharra adibidez, luze eta ezatsegin gertatzen zaizkigu. Kasik eskailerak erabiltzea nahiago.

Esker oneko izatea ere jendetasunaren baitan koka liteke. Ongi hezitako jendeak eskerrak emateko ohitura izan ohi du zer eskerturik dagoenean. Bai, zalantzarik gabe garrantzitsua da eskerrak ematea. Eta garrantzitsua da eskerrak ongi ematen jakitea ere. Hori ere ahantzi zaigu. Euskararen ekialdean “milesker handi bat” etengabe entzuten dugu aspaldiko urteetan. Asko hamar omen da, baina zenbaiti mila ere gutxi iruditzen zaio, eta milesker esatea aski ez. Beraz,milesker handi bat. Eta hori gustuko ez baduzu, bada beste aldaera bat, traketsean hari itzal egiteko modukoa: milesker anitz!. Harrapazank!

Noticias de Gipuzkoan idatzitako artikulua osorik irakurtzeko sartu hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide