Urratsa egiteko ordua

8.691 sinadura, erabakitzeko eskubidearen alde

Erabiltzailearen aurpegia

Ekitaldi jendetsua egin dugu goizean, sinadura bilketari amaiera emateko. Urola Kosta osoko ordezkariak bildu gara, eta sinadura bilketaren datuak eman ditugu jakitera: Joanito Dorronsoro eta Ixabel Jauregi kulturgileek plazaratu dituzte datuak. Hona hemen, aretoa jendez gainezka zela, irakurri duten agiria:

 

'Egun pozgarria da gaurkoa Urola eskualdean. Azkoitian bildu gara, baina Oriotik etorri dira, Zarauztik, Getariatik, Zumaiatik, Zestoatik, Aizarnazabaletik, Errezildik eta prozesu hau amaituta duten arren, Azpeititik ere etorri dira batzuk.

Kostaldetik barrualdera olatua ekarri dugu, erabakitzeko eskubidearen olatua, eta olatu horrek busti ditu urola ibaiaren ertzak Azkoitiraino. Zarautzen ekin genion bideari, eta ordutik, egunez egun, herriz herri, erabakiaren aldeko olatua handitzen joan da. LORTU DUGU HELBURUA, 8.691 sinadura bildu ditugu eskualde guztian. 5.700 inguru behar genituen, eta, beraz, erraz gainditu dugu langa hori:

Etorkizunari buruz iritzia eman nahi dutela ozen esan dute herritarrek:

  • Zarautzen 3.153 lortu lortu dira
  • Orion  615
  • Getarian 629
  •  Zumaian 1.440
  • Aizarnazabalen 120
  •  Zestoan 610
  • Errezilen 169
  • Eta, hemen, Azkoitian 1955

Beraz, gaur ospatzeko eguna da, ospatzeko eguna eta, jakina, eskerrak emateko eguna ere bai. ESKERRIK ASKO eskualdeko herri guztietan guregana hurbildu eta sinadura eman duzuen guztioi; zuei  esker, maiatzaren 7a erabakiaren eguna izango da, etorkizunari buruz gure iritzia emateko eguna, erabakitzeko eskubidea gauzatu ahal izango dugun eguna.

Orain, beraz, herri-galdetari begira jarri gara, eta erronka bakarra dugu: hautestontziak goraino bete nahi ditugu. Sinadura bakoitza biderkatu dadila eta eman ditzala fruituak, eman ditzala botoak. Milaka eta milaka boto, sinadurak halako bi edo halako hiru… mugarik gabe!

Gogoratu, galdera, hauxe izango da: ‘Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritarra?’ Eskualdean bizi bazara, eta 16 urtetik gora badituzu, dei ozena egiten dizugu botoa ematera etor zaitezen, denon ametsez eta denon indarrez mugak hautsiko ditugu, atzera bueltarik gabe!'

Elkarguneko ekitaldia amaituta, herriko plazan jarraitu dugu ospakizunarekin.

Oharra: Zozketaren zenbaki saritua 3210 atera da. 

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide