Herri-galdeketaren galdera eta data iragarriko ditugu asteartean

Erabiltzailearen aurpegia Urrats Taldea 2016ko abe. 10a, 08:40

Zarautzen egingo den ekitaldian jakinaraziko ditugu Urola Kostan 2017ko udaberrian egingo diren herri-galdeketen data eta galdera.

 

Urola Kostako zortzi herritan egingo dira herri-galdeketak 2017ko udaberrian: Azkoitian, Orion, Zarautzen, Getarian, Zestoan eta Zumaian iragarri zen hasieran, eta  Aizarnazabal eta Errezil batu ziren ondoren.

Herri guzti horietako ordezkariak Zarautzen elkartuko gara datorren asteartean, abenduak 13. Ekitaldi berezia egingo da Modelo aretoan, 19:00etan hasita.  Herriz herri sortu diren plataformetako arduradunak eta herritar ezagunak batuko gara, erabakitzeko eskubidearen alde 2017ko udaberrian Urola Kosta zeharkatuko duen olatu erraldoiaren alde: galdeketa egingo den eguna eta herritarrei egingo zaien galdera emango dira jakitera. Urrats taldea ere bertan izango da! Herritar guztiak daude gonbidatuta!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide