Sinadurak biltzeko mahaia, asteburu osoan

Erabiltzailearen aurpegia Urrats Taldea 2016ko aza. 25a, 11:15
Sinadurak biltzeko mahaia asteburu osoan jarriko du kalean Urrats-ek.

Erabakitzeko eskubidearen inguruan herri-galdeketa antolatu ahal izateko sinadurak biltzen ari gara. 500 baino gehiago bildu ditugu astebetean. Gutxienez, 1.200 behar ditugunez, lanean jarraituko dugu. Zapatuan eta igandean sinadurak biltzeko mahaia jarriko dugu, eta San Andres egunean ere bai.

 

Horra, sinadurak biltzeko mahaiaren ordutegiak:

  •  Larunbatean: 11:30-13:30 / 17:00-19:00
  •  Igandean:    12:00-14:00

 

Eliz atarian edo Kontzejupean jarriko dugu mahaia, eguraldiaren arabera.

San Andres egunean ere kalean egongo gara; txosna bat jarriko dugu, eta bertan eman ahal izango duzue sinadura.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide