Anaitasunako jokalariek ere sinatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Urrats Taldea 2016ko aza. 22a, 11:41

Larunbatean hasi ginen sinadurak biltzen, eta ia 500 bildu ditugu dagoeneko. Anaitasunako jokalariak ere, urratsa emateko prest agertu dira, eta eman dute euren sinadura.

 

Joan den larunbateko partidari ekin aurretik  atera zuten argazkia Anaitasunako jokalariek. Txio hau argitaratu zuten @Anaitasuna_CD Twitter kontuan.

 

Erabakitzeko eskubidearen inguruko herri-galdeketa antolatzeko 1.200 sinadura behar ditugu, gutxienez. Datozen egunotan berriro mahaiak jarriko ditugu kalean, bilketarekin jarraitzeko: larunbatean, San Andres egunean ... kalean ikusiko gara.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide