Urteberriko Saria loteria salgai, Azkoitiko hainbat tabernatan eta saltokitan

Erabiltzailearen aurpegia Urrats Taldea 2016ko urr. 27a, 14:24

Gure Esku Dagok loteria jarri du salgai: Urbeterriko Saria du izena eta helburu bikoitzarekin dator: herri ekimenaren jarduera finantzatzea eta Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria indartzea. Azkoitian hainbat tabernatan, kafetegitan eta saltokitan eros ditzakezue txartelak.

 

Loteriako txartel bakoitzak 5 euro  balio ditu, eta sari nagusi bat izango da: irabazleak 30.000 euro jasoko ditu. Hala ere, hori ez da sari bakarra izango: 1.000 euroko beste hamar sari ere banatuko dira. Zozketa urtarrilaren 16an egingo dute, notario aurrean.

Euskal Herri osoan salgai dago, jada, Gure Esku Dagoren loteria. Erabakiaren aroa sostengatzea du helburu, dinamikaren aurrera begirako proiektua finantzatzea eta, era berean, nazio izaera duen errifa-loteria indartsu bat martxan jartzea.

Urteberriko Saria garrantzi handiko ekimena izango da datozen hilabeteetan, bai dinamikarentzat eta baita euskal herritarrontzat ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide