Mendi irteera maiatzeko lehen asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Guraso Elkartea 2019ko mai. 2a, 08:16

Datorren larunbatean, maiatzak 4, Eskola Kirol Kontseiluak mendi irteera bat antolatu du LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleentzat.

Zapatuan mendi irteera egingo dute ikasleek, eta guztiei jateko eta edateko zerbait eramatea gomendatzen zaie. Irteera honetara, ikasleez gain gurasoak ere joan daitezke. Liburutegitik 09:30ean abiatuko dira, eta handik Loiolara eta Munoandira joango dira berriz Azkoitira itzuli aurretik. Eskola Kirol Kontseilauk, gainera, Xabier Munibe Ikastolako kamiseta janzteko deia egin die ikasleei. Nabarmendu dute, gainera, Eskola Kirolean izena emanda dauden ikasle guztiek ekintza guztietan parte hartzeko konpromisoa dutela.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide