Mendi ibilaldi ederra egin dute gaztetxoek, eguraldia lagun

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Guraso Elkartea 2019ko ots. 25a, 19:42

Joan den igandean, otsailak 24, mendi ibilaldia egin zuten Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga ikastetxeko hainbat gaztetxok eta haien gurasoek. 

Bestalde, martxoaren 10ean, urtero bezala ibilaldi neurtua egingo da Zumaian. Bertan parte hartu nahi duten guztiek izena eman beharko dute otsailaren 28rako, osteguna, Xabier Munibe ikastolan. Irteera liburutegi aurretik izango da, 08:30ean, eta autobusa 2 euro kostako da pertsonako.

Ibilaldia patruilen sistema bitartez egingo da, gutxienez hiru eta gehienez bost umez eta arduradun batez osaturik egongo dira. Ikasleren bat talderik gabe egonez gero, ez legoke arazorik, egunean bertan antolatuko dira azken taldeak.

Guraso elkartea garraioaren eta patruilen antolatzailea izan arren, ardura guztia (zerbait gertatuko balitz) gurasoena edo tutoreena izango da.

Animatu parte hartzera!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide