Bidelagun Proiektua aurrera eramateko pertsona bat behar du Xabier Munibe Ikastolak

Xabier Munibe Ikastolak Bidelagun Proiektua aurrera eramateko pertsona bat behar du. Bidelagun Proiektuaren helburua da ikasleei laguntza eta bitartekoak ematea. Eskolako atzerapenei aurre egiteko edo atzerapenak prebenitzeko balio du Bidelagun Proiektuak.

 

Proiektu hori ikasleen aurrean zuzenduko duen pertsonak Xabier Munibe Ikastolako ikasle ohia izan behar du eta magisteritza titulua izatea beharrezkoa izango da. 13:45etik 14:45era izango dira klaseak. Izena emateko epea ostiralera arte izango du irekita Ikastolak. Ikastolako harreran eman beharko da izena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide