Anaitasuna Mendi Bazkunari zuzendutako eskertza gutuna

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Guraso Elkartea 2018ko ira. 26a, 09:49

Lerro hauen bitartez, eskerrak eman nahi dizkizuegu Anaitasuna Mendi Bazkuna osatzen duzuen lagun eta kide guztioi.

 

Udaberri Guraso Elkartean biziki eskertuta gaude. Urte asko eman dituzue hilean behin, igandeetan, Azkoitiko haur eta gazteentzat, gurasoentzat eta familientzat mendi irteerak antolatzen. Mendiaz eta gure inguruaz gozatzeko sekulako aukera eman diguzue. Ziklo edo etapa bat itxiko da, baina bidea ezin dugu amaitu zuei eskerrak eman gabe.

Zorionak eta eskerrik asko egin duzuen lanagatik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide