Ikaskiroleko begiraleek haurren tratu onen inguruko ikastaroan parte hartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Guraso Elkartea 2018ko ira. 8a, 10:36

Xabier Munibe ikastolako Udaberri guraso elkarteak antolatuta, Ikaskiroleko hogei begirale inguruk formakuntza saioa jaso dute, aurreneko aldiz, haurrak tratu onen inguruan nola bideratu begirale gisa jakiteko. Ikastaroan hainbat aholku eman dizkie haurrekin nola lan egin behar duten kontuan izateko. Funtsean, haurren ikaskuntza prozesuan nola eragin behar duten irakatsi die begiraleei. 

 

Besteak beste, ikasleekin komunikazioa izatea ezinbestekoa dela azaldu die, elkar entzunez eta elkarrekin hitz eginez, arazoak ekiditeko aukera dagoelako. Horrez gain, ikasleekiko etiketak buruan izatea kaltegarria dela ere azpimarratu die. Ikasleekin enpatia izatea ezinbestekoa dela ere esan die, ikasleekin hurbiltasuna eta pazientzia izanda, ikasleek jarrera lasaiagoa izango baitute. Beraien gatazkak konpontzen lagundu behar diela ere jakinarazi die, ikasleak nola sentitzen diren ezagutuz.

Komunikazioak eragin zuzena duela azpimarratu du autoestimuan. Begiraleak haurren eredu direla ere gaineratu du eta begilareek garrantzi handia dutela haurren autoestimuan ohartarazi die.

Ikastaroan zehar, talde txikietan jarrita, hainbat kasu praktiko landu dituzte. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide