Futbol finalak eta jolasak, asteburuan

Datorren zapatuan, maiatzak 12, futbol finalak eta jolasak jokatuko dituzte LHko ikasleek. Txikienek, LH3, LH4 eta LH5 mailako ikasleek, jolasak egingo dituzte Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian. LH6 mailako ikasleek, berriz, finala jokatuko dute Txerloia futbol zelaian.

 

 

Eskola kirol kontseiluak, Lagun Onak futbol taldearen laguntzarekin, futboleko jolas saioa antolatu du LH3, LH4 eta LH5 mailako ikasleentzat, Garmendipe zelaian. Saioa, gutxigorabehera, ordubete ingurukoa izango da. LH3koak 08:45ean hasiko dira, LH4koak, 10:00etan eta LH5ekoak, 11:15ean

LH6 mailako ikasleek, beraien aldetik, futboleko finalak jokatuko dituzte Txerloian. Partida hauek izango dira: 15:00etan, nesken finala jokatuko dute Floreaga A taldeak eta Karmelo Etxegarai Ak. 16:00etan, azkenik, mutilen finala jokatuko da: Xabier Munibe A taldea Karmelo Etxegarai Aren aurka.

Zapatuko ekintza egutegiko azkena izango da. Entrenamenduak beste aste batez luzatuko dituzte. Eskola kirol kontseiluak gogoratu du, izena emanda dauden ikasleek ekintza guztietan parte hartzeko konpromisoa dutela.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide