Sarea izan zuten hizpide hitzaldi zikloaren azken saioan

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Guraso Elkartea 2018ko mar. 21a, 14:00

Baikarako formazio taldeko gizarte pedagogoaren eskutik Sare sozialak, bideo jokoak eta jokoak sarean gaia aztertu zuten Udaberri Guraso Elkarteak antolatutako hitzaldi zikloaren azken saioan. Hainbat gairen artean, guraso kontrola izan zuten hizpide nagusia.

 

Besteak beste, identitate digitala eta pribatutasuna zer den, gurasoek teknologia berrien erabilpen egokia nola egin dezakaten, adinaren arabera gurasoek seme-alabak nola lagundu ditzaketen eta sare sozial erabilienak zein diren ezagutu zituzten bertaratu ziren gurasoek. Saioa borobiltzeko, guraso kontrola nola bideratu eta aplikatu behar den azaldu zitzaien, horretarako hainbat gomendio baliagarri emanez.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide