'Aniztasunetik, genero berdintasunera', gurasoei zuzendutako bigarren hitzaldia bihar

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Guraso Elkartea 2018ko mar. 12a, 20:26
Udaberrik antolatutako lehen hitzaldian dozena bat lagun bildu ziren Elkargunean.

Udaberri Guraso Elkarteak antolatuta, 'Aniztasunetik, genero berdintasunera' izenburupean, bigarren solasaldia izango da bihar, asteartea. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako gurasoei bideratuta dago saioa, eta Baikarako formazio taldeko gizarte-pedagogoak gidatuko du.

 

Solasaldiaren helburua familian ardura eta berdintasuna piztea eta sustatzea da. Horretarako jarraituko den metodologia aktiboa izango da, elkarrekin esperientziak partekatuz gauzatuko da. Hitzaldietan parte hartzeko gonbita luzatu dute guraso elkartetik, eta jakinarazi dute izena ematea ez dela beharrezkoa izango.

Hitzaldia 18:00etatik 19:30era izango da, Elkarguneko Oteiza aretoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide