Animo eta eutsi!

Erabiltzailearen aurpegia Ugaitz Beristain 2020ko eka. 2a, 07:55

Ugaitz Beristain Lopez de Zubiria Erniarraitzeko kideak maiatzeko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoa: 'Animo eta eutsi!'

Gaia: Animo eta eutsi!

Doinua: Iparragirre abila dela

 

Itxialdiak astindu ditu

baztar denak aldez alde,

nere kantua dijoa

gehien kaltetu direnen alde,

artea, kulturgintza, eta ostalaritza,

gure gogoetan daude,

ia olatua pasatzen dan

inor guztiz ito gabe.

 

Zuei helarazi nahi dizuet

babesa eta epela,

gure barruak eskatzen duna

sentitu dezazuela,

jatetxeak tarteko, antzoki ta areto,

eta tabernak bestela,

hemendik irten ta betetzeko,

desio biziz gaudela.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide