Shine Again ASPANOGIren alde

Erabiltzailearen aurpegia Bigoterik Gabea Antzerki Taldea 2017ko eka. 12a, 21:28

Shine Again antzerki musikalaren hurrengo eta azken bi emanaldiak ekainaren 16an 18:00etan eta 18an 19:00etan Baztartxo antzokian. Irabazien erdiak ASPANOGI Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartearentzat izango dira.

 
Donostian, Azkoitian, Azpeitian eta Elgoibarren egin ostean, ekainaren 16 an 18:00etan eta 18an 19:00etan Baztartxo antzokian eskainiko ditugu emanaldiak. Sarrerak 4 €tan salduko dira eta irabazien erdia ASPANOGI haur minbizidunen elkartearentzat izango da. Sarrerak aurrez salgai egongo dira Gazte Informazio Bulegoan (Elkargunea) eta Kultur Sailean.
 
Antzerki musikal honetan 30 pertsona ikusiko ditugu oholtza gainean, abesten, dantzan eta antzerkian. Emanaldi koloretsua, entretenigarria eta musikaz betea. Lehen nahiz gaur egungo musikarekin, adin guztietako ikusleei zuzenduta. Azken bi emanaldiak direnez, hainbat sorpresaz gozatzeko aukera izengo du ikusleak.
 
Ondoren, ekainaren 20an, 18:30etan Elkarguneko Areto Nagusian bideo proiekzio bat egongo da entsegu eta emanaldietan grabatutako elkarrizketa eta bideoak erakutsiz.
 
Sinopsia
Krisiaren ondorioak iritsi dira ikastola honetara. Orain arte bi talde egon dira ikastolan, bat eliteko dantzariz osatuta eta bestea berriz afizionatu hutsez. Murrizketen ondorioz, Junek, orain arte eliteko dantzariak zuzentzen zituenak, bere taldean jende baldar eta traketsa hartzen duenean hasten da guztia. Irabazleen taldea izatetik galtzaile izatera pasa daitekeela ikusten duenean. Bertan sartuko zaizkigu pertsonaia berriak hainbat sentimenduren artean murgilduko direnak, laguntasuna, amodioa, traizioa eta batez ere irabazteko grina.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide