Rise and Shine Buero sarietako irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Bigoterik Gabea Antzerki Taldea 2016ko mai. 14a, 16:47

Duela bi urte estreinatutako Rise and Shine antzerki musikalak Coca-Cola Fundazioak antolaturiko Buero sarietako obrarik onenaren saria jaso du, kategoria ez eskolarreko Euskal Autonomia Erkidegoan. 

 

Coca-Cola Fundazioak antzerki sari hauek antolatzen ditu gazteen artean antzerkirako zaletasuna zabaltzeko asmoz eta aurtengoa 13. edizioa izan da. Estatuko 14 eta 21 urte arteko 7000 gaztek eta 350 antzerki taldek hartu dute parte. Bi kategoria daude, eskolarra eta ez eskolarra, gure kasua bigarrena izanik.

Bertan parte hartzeko antzerkiaren bideo bat bidali genuen eta aste honetan jaso ditugu berri onak. Ekainaren 3an, Logroñon izango gara gure saria jasotzen, bertan banatuko baitira iparraldeko autonomien sariak.

Buero sariak bi fasetan banatzen dira, autonomikoa eta estatukoa. Autonomia mailan saria irabazi dugunez estatuko fasera pasako gara. Orain beraz estatuko obrarik onenaren saria jasotzeko aukera dugu, horrek Coca-Colak antolaturiko udalekuetan parte hartzeko aukera emango liguke, bertan interpretazio munduko profesionalekin ikasteko. Horretaz aparte Madrilen antzeztu beharko genuke antzoki garrantzitsu batean.

Oso zaila izango da estatu mailan saria jasotzea, baina esan beharra dago oso gustura gaudela orain arte egindako lanarekin. Hau jasotzen dugun bigarren saria da, Donostiako Gazte Antzerki topaketetako eszenaratzerik onenarekin batera eta gogor egingo dugu lan prestatzen ari garen obra ikusleen gustokoa izan dadin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide