Sahatsa dantza taldeak emanaldia eskaini du Etxalarren

Erabiltzailearen aurpegia Sahatsa DT 2023ko aza. 22a, 12:33

Azaroaren 11n, Sahatsa Plazan ikuskizuna eskaini zuen dantza taldeak Etxalarko (Nafarroa) pilotalekuan, Altxata kultur elkarteak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatutako Etxalarko Kultur Egunean.

Pasa den azaroaren 11n, larunbatez, Sahatsa dantza taldeak Sahatsa Plazan ikuskizuna eskaini zuen Etxalarko (Nafarroa) pilotalekuan, Altxata kultur elkarteak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatutako Etxalarko Kultur Egunean. Taldearen arabera, Etxalar eta Bidasoa inguruko ikus-entzule ugari bertaratu ziren ikuskizunaz gozatzera. Antolatzaile zein Sahatsako dantzari eta musikariak, oso gustura gelditu ziren bertara hurbildutakoek emandako erantzun beroarekin eta emanaldiak izandako arrakastarekin.

(Argazkiak: Sahatsa dantza taldea)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide