Mendebaldeko Pirineotatik Bizkaiko Golkoraino, horra hor geure Euskal Herria, Euskararen Herria, aintzinako herria, landa latz eta menditsuz inguratua, Euskal Herria, folklorea bere sustraietan bizirik gordetzen jakin duena, herri zaharra. Eta hortxe bertan, Urola bailarako erdigune ezkutuan, bihotz-bihotzean,emango ditu bere lehen urratsak Sahatsa Euskal Dantza Taldeak 1976.urtean. Gaur egun Gipuzkoako Azpeitia eta Azkoitiako gaztez osatua, euskal folklorea ezagutaraztea eta zabaltzea du helbururik nagusiena eta horretan dihardu tinko eta irmoki.