Dantza jauziak, eliz atarian

Dantza jauziak (iparraldean borobilean jarri eta pausoak esanez egiten diren taldeko dantzak) eta beste hainbat dantza herrikoi egiteko aukera izango da datorren ostiralean eliz atarian, 19:30ean. Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasle helduek eta Sahatsa dantza taldeko kideek antolatutako saioa da, eta ekitaldi erabat irekia da, jendeak dantzan ikasteko, egiteko eta gozatzeko eta, bide batez, kalean dantzatzeko ohitura berreskuratu ahal izateko. 

 

Herritar guztiak gonbidatzen ditugu bertan parte hartzera. Horretarako, ez dago aurretik dantzan jakin beharrik, nahikoa da zaletasun pixka bat eta gorputza mugitzeko gogoa izatea. Animatu guztiok!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide