Autodeterminazioaren beharra

Erabiltzailearen aurpegia Pako Sudupe 2021ko mai. 14a, 09:00

Pako Sudupek 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Autodeterminaziorako beharra'.

Egungo 78ko erregimenarekin kontent dauden historialari eta intelektual eta alderdikide espainiar eta euskotar-euskaldunentzat ere, Franco hil ondoko trantsizio espainiarra (aski) eredugarria izan zen. Juan Carlos erregeari, Adolfo Suarezi, Felipe Gonzalezi eta Santiago Carrillori esker, frankista ohi eta opositore ohien arteko ituna tarteko, baketsuki igaro ginen Francoren diktaduratik monarkia parlamentariora eta Movimiento Nacional-etik bi alderdi estatalen alternantziara, AEBetan edo Europako estatu gehientsuenetan bezalatsuko egoerara.

Badakigu Euskal Herrian errepresioa basatia izan zela, inondik ere ez baketsua, eta alderdi-bitasunik ez dela egon, baina gurean ere, Espainiako Konstituzioa erroldaren %35ek bakarrik onartuagatik, autonomi estatutuari emandako baietzarekin, nolabaiteko zilegitasuna eman zitzaion, estatututik askatasunera errazago iritsiko ginelakoan edo, eta kontra soilik HB eta talde armatua(k) posizionatu zirela.

Alabaina, Trantsizioarekin kritiko agertu diren hainbat autore espainiarrentzat, eredugarria ez baizik eta posible zenaren frustrazioa izan zen —A. García-Trevijano, J. Navarro Estevan, J. Vidal-Beneyto, G. Puente Ojea, A. Guerra Gil, Gregorio Morán...—. 1976-1978 bitartean ez zen prozesu eratzaile demokratikorik egon. Horretarako, behin-behineko gobernu bat osatu behar zen, sufragio unibertsalez hautaturiko Gorte Eratzaileak osatzeko eta hark Konstituzioa idazteko; eta hauteskundeak demokraziaren aurkako murrizketarik gabe eta askatasun publikoen araubidean burutu behar ziren. Ez zen betekizun horietatik bat bakarra ere bete.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide